Etiketa barik 1/3

KAFEA · INFUSIOA · TXOKOLATEA

Talako Kantinaren hiru produktu hauek kafe-makinaren eremuan juntatzen dira. Espezialidade-kafea eskaintzen dugu Kantinan, Bermeoko kafe onena igual? Oraindino ikasten eta hobetzen jarraitzen dugu, beraz onena ailegatzear egongo da! 

Hiru errota dauzkagu eta, horietako baten, kafea aldatzen joaten gara, jatorri, prozesu eta barietal desberdinak probatzen joateko. Nonoiz hirugarren errota horretan eduki dugun kafe berezi bat sartu genizuen otzaretan…

1 · Kafe honen atzean dauden pertsonak, finkaren jabeak eta tostadoreak, nongoak dira? / A · Gipuzkoa & Bizkaia

Erantzunak harridura eragin dezake, baina hala da: finkaren jabeak gipuzkoarrak dira eta kafea tostatzen dutenak bizkaitarrak. Kaitxo-ren kafe berezienetako bat aukeratu genuen zuen otzaran sartzeko: Finca Paz y Anton, Zarauzko bikote bat Hondurasera joan zena duela hamar urte. 

Parainema kafe barietala, prozesu natural bidez fermentatua, eta Balmasedan tostatua abenduaren hasieran. Kafe eder bat etxerako, bai filtroan eta bai espressoan ondo geratzen dena, bere aroma dultze eta frutatsuekin. 

Hemen topatu ahal zen informazio osoa:
http://kaitxo.com/producto/finca-gaia-honduras-natural/

2 · Txokolateak, kakaoa eta esneaz aparte, zer daroa barruan?

/ B · Kardamomo, Anis & Jengibre

Dastaketa ariketa itsu bat izan da bigarren galderak eskatzen ziguna. Espezieak ezagutzea eta txokolatearen kakao eta esnearen atzean identifikatzen asmatzea. Kasu honetan ere Kaitxo-rengana jo genuen, kakao aleak tabletara eurek prestatzen baitituzte zuzenean, bean-to-bar deritzon metodoagaz, eta espezialistak dira horretan. 

Dauzkaten aukera guztien artean, orain arte Kantinan eduki ez dugun txokolate bat ekartzea pentsatu genuen, Gabonetako giroagaz ondo doazen espeziak dituena: Etxeko Mashala izenekoa. %40 kakao, koko-esnea, bainila ukituak eta espeziak: kardamomoa, anis izarra eta jengibrea. Ezagutzen dituenak errazago izango zuen, ostantzean gatxago. Guk, kardamomo eta jengibre aromak igarri genituen nabarmenen, eta atzetik bai anisa, bai bainila toketxo hori…

Ahoan berez urtzen den txokolate kapritxoa.
https://kaitxo.com/producto/etxeko-masala/

11 · Infusio digestibo honek, zer daroa barruan?

/ B · Luisa belarra, Mantzanilla, Sagarra, Albahaka 

Azken galdera eging dugu salto. Kantinaren kafe-makinaren inguruan infusio ekologikoak dauzkagu zenbat gura: te diferenteak, lasaigarriak, aromatikoak… Baina, gabonetako otzararako beste pausu bat gehiago eman gura izan genuen, eta gure kantinari lorazainaren eskutik infusio pertsonalizatu bat preparatu.

Janirek berak eskuz batu eta sikatzen utzi zituen ingredienteak (Instagram bidez erakutsi zuen argazkia), Kantinaren inguruan edo lorontzietan dauden sendabelarrak (hierbaluisa, manzanilla, albahaka afrikarra) eta Amets lagunak bere baserritik emandako sagarrak, guk geuk desidratatuak.

Emaitza, probatu duzuenok badakizue: usain floral gozo eta lasaigarria, ahoan suabea eta dultzea, merkatuan dauden bestelako infusioei ezelako inbidiarik ez diena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.