Gabonetarako, ardo ekologikoen denda!

Urte arraroa da aurtengoa eta oraindino ez dakigu Kantina zelako baldintzatan ireki ahal izango dugun 2020 akabatu aurretik. Guri denda preparatzea okurritu zaigu, eskaintza bereziekin, ailegatu den hotza eta zabaldu den iluntasunaren aurrean, argitasun eta berotasun apur bat konpartitzeko.

Ardo ekologikoen hiru pack preparatu dugu. Euskal Herriko bodega txikien ardo organiko handiak ekarri ditugu. Zeren, lagunok: euskal lurretan egiten diren ardo naturalak marabilla hutsa dira!

  1. Bizkaiko Hondarribi
  2. Fruta & Egurra
  3. Nafar Ostadarra

%20ko deskontua

Abenduaren 15a baino lehen ailegatzen zaizkigun eskari guztiei* %20ko deskontua aplikatuko diegu. Kantina irekitzen uzten digutenean, etorri eta eroateko prest edukiko duzu, zeure izenagaz edo oparitu gura diozunarenagaz.

Erreserbatu zure ardo kaja gogokoena eta idatziguzu email honetara:

denda@talakokantina.eus

bizkaiko hondarribi – 4 txakoliñ botila

Bizkaiko Hondarribi · 50,4€ 40€

Bakio, Busturia eta Gordexola. Herritik hurrekoak bi eta, bestea, Bizkaiko txakolindegi ekologiko bakarra. Hiru bodega txiki eta lau botila eder:

  • Amunategi [Busturia]. %100 hondarribi zuri – bizi-bizia, sagar berde baten antzean.
  • Gorrondona [Bakio]. %100 hondarribi zuri – azidotasun freskoa eta fruta gozoak.
  • Doniene [Bakio]. %100 hondarribi zuri – garbia, dotorea eta borobila.
  • Ulibarri Artzaiak [Gordexola]. %100 hondarribi zuri (ekologikoa) – haritz egurretan fermentatua, nortasun handikoa eta intentsua.
fruta eta egurra – 3 ardo beltz berezi

Fruta & Egurra · 49,2€ 39€

Egun berezietarako kopa bereziak, errutinatik irten gura dutenentzat. Mahatsaren eta lurraren izaera guztia daroaten ardo beltzak, ardogileek mimo handiz zainduak, ereitetik botilara arte.

  • Aristu, gaztea [Ilunberri]. %100 tempranillo – basoko fruta gorri gozoak, erregaliz ukitu bategaz ahoan.
  • El Cosmonauta y el viaje en el tiempo [Lantziego]. %60 tempranillo eta garnatxa beltza %40 viura, malvasia eta cagazal – mahats barietate anitzeko partzela berezienetik ateratzen duten ardo zoragarria.
  • Gil Berzal, kriantza [Laguardia]. %100 tempranillo, 12 hilabetez haritzetan ondua – intentsua, orekatua eta fina, egurraren dotoreziak fruta tapatu barik; enamoratzekoa.
5 botila nafarroatik – zuri, gorri, beltz

Nafar ostadarra · 45€ 36€

Ardo on bat topatzeko ez delako garestietara jo behar, Nafarroako upategi ekologikoetatik dakargun pack honetan bost botila zoragarri eta edanerraz topatuko ditugu: denetarikoak, dibertigarriak, konpartigarriak.

  • Biurko txuria [Bargota]. %100 sauvignon blanc – freskoa, zitrikoa eta tropikala.
  • Lezaun txuria [Lakar]. %100 garnatxa zuria – mahats zuriaren zapore eta elegantzia osoa.
  • Aristu gorria [Ilunberri]. %100 garnatxa beltza – mailuki eta mugurdi aromak, sekula probatu dugun ardo gorririk enamoragarriena.
  • Azpea, Zura [Ilunberri]. %100 garnatxa beltza – 6 hilabetez barrikan – semikriantza bat, freskoa, edanerraza eta elegantea.
  • Egiarte [Urbasa/Andia]. %50 tempranillo %20 grazianoa %30 cabernet sauvignon 12 hilabetez barrikan – gure herrian sota-caballo-rey diren betiko ardo horiei lekua jateko ekarri dugun kriantza ekologiko berria: gozoa, inpekablea eta asekiblea!

**** OHARRAK ****

  1. Ardo-kajen kopurua mugatua da eta eskaintza horiekin amaituko da. Preferentzia eskari azkarrenek edukiko dute, ailegatzen zaizkigun ordenaren arabera.
  2. Oparitarako preparatzea edo dedikatoriaren bat gura izanez gero, esaiguzu emailean bertan eta gure mimo osoa ipiniko diogu.
  3. Etxera eroatea gura izanez gero, hiru euroko gainkostua aplikatuko diogu prezioari. Bermeora mugatuko dugu banaketa.
  4. Euskal Herriko beste edozein tokitan bizi bazara eta aipatu ditugun ardoen inguruan interesik baduzu, Biba Ardoak kooperatiba gomendatzen dizugu: https://bibaardoak.eus/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude