Kafea, ardoak eta zerbezak.
Horiek dira gehien zaintzen ditugunak.
Horiekin felis gara gu.
Arreta ipintzen diegu gauza txikiei. Gustatzen zaigu sudurra sartzea kopan, tazan, momentu espezialetan. Arnas hartzea eta sentsazioak konpartitzea. Onartzea ez zaigula denoi beti gauza igualak gustatzen, eta errespetatzea bakoitzaren gustua, gogoa, erritoa…
Lan taldean ere denok gara diferente eta horrekin oso ondo pasatzen dugu!
Ahalegintzen gara dauzkagun produktuak hurretik ezagutzen, nortzuek eta zelan egiten duten jakiten, zelan jagon behar diren ikasten, dastatzerakoan modu egokiak gomendatzen.
Produktu bereziak ez dira merkeak. Atzean lan handia dago eta horren kontziente izatea erabaki dugu, eta ez multinazionalen produktu merkeenen alde egitera. Hala ere, salneurriak mugatzeko ahalegina egiten dugu, ahalik eta lagun gehienentzat eskuragarri, eta ordaintzen ditugun produktuak disfrutatzeko espazioa zaintzen dugu.
Disfrutatzen jakitea ez delako ordaintzen. Jagon egiten da.
SUKALDERIK EZ
Herriko arrain kontserbak eskaintzen ditugu.