Ostalaritza proiektu bizi bat gara, Bermeoko bista ederrenekin. Egunez egiten dugu lan, ordutegi eroso batekin: ez gara ez lar goiztiarrak eta ez gara gautxoriak.
Beti ari gara gauza berriak probatzen eta ikasten. Formakuntza material propioa garatu dugu urteotan, eta garrantzia handia ematen diogu horri; batez ere kafea ateratzeko moduari.
Ekonomia sozial eraldatzailearen eta tokiko produktuen alde egiten dugu, eta gure herriko kontsumo ohituretan, kulturan eta ingurumenean eragin gura dugu.
Proiektuko parte izan gura duzu?
LAN TALDEKO KIDE
Zer eskaintzen dugu
%37,5eko lanaldia (15 ordu astean), hasteko.
Hilean 628,22 euroko soldata gordina.
Lanaldia handitzen joateko aukera.
Bi hilabeteko probaldia.
Akonpainamendua lehen hilabetean.
Beharrezko formakuntza saioak, lanean hasi aurretik.
Denboragaz, bazkide izateko aukera.
Zer eskatzen dugu
Euskaraz hitz egitea.
Elikagaien manipulatzaile titulua izatea.
Ordenarekin eta garbitasunarekin zorrotza izatea.
Lanerako konpromisoa eta gauza berriak ikasteko gogoa.
Gure formakuntza saioetan parte hartzea.
Ondo etorriak diren ezagutzak: ostalaritza, barista, enologia, summiller.
Zeregin nagusiak
Barran atenditu eta ondo zerbitzatu.
Lan karga handiena asteburuetan izaten da.
Kafe-makinan: espressoa zer den ulertu eta esnea egoki emultsionatzen jakin.
Garagardoetan eta ardoetan: produktuak ezagutu eta gomendatzen jakin.
Kantina zarratzeko protokoloa puntuz puntu bete.
Almazen lanak eta garbiketa lanak gauzatu.
Kultur ekitaldi edo auzolanetan lagundu.
Kurrikuluma
Euskaraz idatzitako CV bakarrik onartuko ditugu.
Idatzi nola ezagutu gaituzun, zergatik gura duzun lankide izan eta zein izan daitekeen aportatu ahal duzuna: info@talakokantina.eus
FORMAKUNTZA SAIOAK
Gure hurrengo kafe ikastaroa noiz izango den?
Idatzi mezu bat eta abisatuko zaitugu!
info@talakokantina.eus