Must

Kantinan, beharginok hartzen ditugu gure lanari buruzko erabakiak. Ostalaritzaren gure eredua lantzen joan gara urteotan. Burujabea. Kooperatiba elkarte txikia eratu dugu, gure filosofiatik hurbilen dagoen forma juridikoa: Must Koop. dauka izena.

Ezagutu gure lan taldea.

Must egitea uretara salto egitea da, murgiltzea, bustitzea, inplikatzea. Must! Itzulipurdia ematea gustatzen ez zaizkigun ohiturei, urak salpikatzen duenean ateratzen duen soinuarekin. Mustean aritzea. Buzeatzea, ur azpian igerian egitea, hondoan arakatzea, mustuger egitea. Musté! Kopa bat mustatzea, dastatzea, probatzea, arreta ipintzea, denbora eskaintzea. Mustatxa. Bibotea, bitsak margotzen duen poztasuna ezpainen gainean, irribarre bat, musturrak jateko modukoa.

Kooperazioan sinesten dugu, eta ez lehian. Kontsumo kontzientea da gurea, produktua ezagutzen duena, gauza berriak probatzen dituena, arreta ipintzen duena detaileetan, eta herriari ekarpena egingo diona, sozialki eta kulturalki. Kantinatik kanpo ere beste proiektu batzuetan murgildu gara.

Eta hor goaz, geure erritmoan, astiro, ikasten eta disfrutatzen.

LAN TALDEA

EKAITZ
Bazkide Administradore Solidarioa, kooperatibaren ko-sortzaile eta langile.
/ 2015eko uztailetik Kantinan.
· Formakuntza: komunikazio ikasketak, barista eta zerbezagintza.
· Kantinatik kanpo: sormena eta kultur mobidak.
· Edari bat: etiketa bako jolasak eta fermentazio esperimentuak.
· Eguraldi bat: justuriak gauez horizontean.

JANIRE
Bazkide Administradore Solidarioa, kooperatibaren ko-sortzaile eta langile.
/ 2015eko abendutik Kantinan.
· Formakuntza: psikologia eta genero berdintasuna, barista eta infusiogintza.
· Kantinatik kanpo: botanika.
· Edari bat: bourbon barrel aged imperial stout.
· Eguraldi bat: neguko eguzki hotza.

YAIZA
Bazkide Laguntzailea,
eta langilea.

/ 2015etik Kantinan, interbaloka.
· Formakuntza: soziologia eta gizarte lana.
· Kantinatik kanpo: Sevilla eta raveak.
· Edari bat: kafekoletxe esniegaz.
· Eguraldi bat: euri zaparradak parra-parra.

PAMELA
Langilea.
/ 2021eko ekainetik Kantinan.
· Formakuntza: kimika industriala, kalitatearen analisia eta kontrola.
· Kantinatik kanpo: arraunean aritzea.
· Edari bat: IPA nobedadeak.
· Eguraldi bat: egun eguzkitsuak.

UNAI
Bazkide Laguntzailea.
/ 2021eko urritik Kantinan.
· Formakuntza: arkitektura.
· Kantinatik kanpo: marujeatzea.
· Edari bat: ardo botila, konpainia onean.
· Eguraldi bat: herriko haizeagaz Jaizkibel garbi ikusten denean horizontean.