Covid-19 birusarengatik sortu den mundu mailako osasun larrialdiaren ondorioz, Talako Kantina zarratuta dago. Kantinariok pentsatzen ari gara zelan antolatuko dugun gure itzulera, osasun-neurriak jagotea eta lana ganoraz egin ahal izatea uztartzeko eran.
Kontzientzia indarberrituagaz itzuli gura dugu.
Egun hauetan aukera eduki dugu gauza askori buruz hausnartzeko. Bizitza bizigarria benetan zer den pentsatzeko. Etorkizunik ez dagoela, sosteniblea ez bada. Iruditzen zaigu momentu ona dela erabakitzeko: orain arteko bide okerrekin jarraitu edo norabidea aldatu. Pentsa dezagun zer egin dezakegun, guztion osasunaren alde.
Zaindu zeure burua eta ingurua. Zaindu gaitezen.
Azken aste hauetan legez, hemendik aurrera ere bai.
irakurri +