Solstizioagaz batera, ekialdea inoiz baino iparralderago dago urte sasoi honetan. Izarorantz bueltatzen hasiko da apurka eguzkia datozen egunsentietan, eta Kantinan udako ordutegian irekiko dugu hemendik aurrera:
· aste barruan · | · asteburuan · |
10:00 / 23:00 | 11:00 / 23:00 |
Azken tragoa eguna legez luzatzen diren ilunabarretan, aste barruan ere hamaikak arte egongo da erabilgarri gure terraza. Kanpaia ordu laurden arinago jalgiko dugu, 22:45ean, edalontzia azken biderrez betetzeko: Last Call.
🌞🌼🌻🌖
Lau ohartxo:
1 · Terrazako aulkiak eta mahaiak ez mugitu terraza eremutik.
2 · Eskatu barran, mesedez, ez daukagu terraza zerbitzurik.
3 · Belartzako mahaietara eroaten badituzu edalontziak, ekarri bueltan.
4 · Itsasertzean gaude, ez bota ezer berenganera.