Lujo bat da toki hau.
Munduko eskiña berezi hau.
Bizkaiko golkoari beso-zabalik. Kresal eta belar, zabala eta irekia. Horizonteari begiratzeko paregabea. Begiek deskantsu hartzeko. Arnasa hartzeko. Lagunekin geratzeko.
Hori bai: disfrutatzeak, arduratzea ere eskatzen du.
Tala ez delako gurea.
Geu gara Talarenak.
*Terrazarako ohar eta gomendioen zerrenda.
Hona hemen gure ostalaritza jarduna hobetzeko bidean hartu ditugun neurri batzuk parkea, itsasertza eta geure osasuna jagoteko.
HAIZEA > plastikoari hesia
Haizeak itsasora plastikorik ez eroateko, ez dugu poltsarik ateratzen terrazara. Gainera, kontserba tarroak ipintzen ditugu mahaietan, norberak sortutako sastar txikiak barruan sartu eta zarratzeko, haizeak eroan barik.
*
EGUZKIA > energia bizia
Energia berriztagarrien aldeko apustua egin dugu. Goiener kooperatibagaz eta Bermeoko Udalagaz elkarlanean, eguzki panelak ipintzeko proiektua erredaktatu genuen eta, apurka, pausuak emateko asmoa daukagu noranzko horretan.
*
LURRA > hartu dioguna eman
Hurreko produktore ekologikoekin harreman sareak sortzetik aparte (ikusi gure karta), daukagun proiektuetako bat konposta egitea izango da. Kantina inguruko limoiondo, arbola eta landareei ematen diguten bizipoza itzultzeko.
*
Gure jarduna ez dago kontraesanetatik libre , baina, ahal dugun erritmoan, pausuak emateko badakigu norantz begiratu:
Horizontea gero eta hurreago.
¿Para qué sirve la Utopia? Para eso sirve. Para caminar.