Garagardo artisauak deskubritu genituenetik, ezin izan diogu gogoari eutsi eta lekua egin behar izan diegu Kantinan. Barra berri bat muntatu genuen eta apalategia handitu. Eta, hala ere, ekarri gurako genituzkeen guztiak ez zaizkigu kabitzen!
SEI ITURRI

Kolore eta gustu guztietarako:
- Bat, ohiko kaña eskatzen duenarentzat.
- Bi, limoidun zerbeza, egarri asegarri.
- Hiru, garagardo gorri bat, gozo eta zaporetsu.
- Lau, hau da lupulu usaina hau!
- Bost, garidun bati egiozu kosk.
- Eta sei, probatu zer den, amaitu baino lehen!
BOTILA & LATA UGARI
Alkohol bako zerbezetatik hasi eta graduazio handiko beltz indartsuenetaraino, berrogei erreferentzia daude eskuragarri Kantinan. Batzuk urte osoan zehar aurkituko dituzu. Beste batzuk efimeroagoak dira: bat amaitzean, beste berri bat egongo da haren tokian.
Kontsulta ezazu gure karta.
Eta, osterantzean, guri galdetu nobedadeengatik barran!
ITSASO BETE ZERBEZA

egin klik irudian eta deskargatu posterra!
Munduan ehundaka garagardo estilo daude. Tabernetan ikusten ditugunak baino askoz gehiago! Tradizio luzekoak, tokiko kulturei lotuta daudenak, modernoagoak, esperimentalak…
Ezinezkoa da denak izendatzea. Itsasora salto egitea eta zipriztinak kontatzen hastea lez izango zen. Poster honetan familia nagusiak eta estilo ezagunenak marraztu ditugu.
Adibidez, fermentazioa kontuan hartuta, ale familiako zerbezak tenperatura altuagoetan fermentatzen dira, eta lagerrak baxuagoetan. Baina bakoitzaren baitan estilo, azpiestilo, hibridazio eta konbinazio ugari daude.
Ezagutu gura dituzu? Hemen deskribapenak.
Murgildu gugaz garagardo estilo nagusien itsasoan!