Ostalaritza proiektu bizi bat gara, Bermeoko bista ederrenekin.
Egunez egiten dugu lan, ordutegi eroso batekin.
Beti ari gara gauza berriak probatzen eta ikasten: kafeak, ardoak, garagardoak. Formakuntza material propioa garatu dugu urteotan, gure filosofiari lotua.
Ekonomia sozial eraldatzailearen eta tokiko produktuen alde egiten dugu.
Herriaren kontsumo ohituretan, kulturan eta ingurumenean eragin gura dugu.
Proiektuko parte izan gura duzu?
LAN TALDEKO KIDE
Zer eskaintzen dugu
%50eko lanaldia (20 ordu astean), hasteko.
Hilean 1.078,06 euroko soldata gordina.
Hiru hilabeteko probaldia.
Akonpainamendua hasierako bi asteetan.
Beharrezko formakuntza saioak, lanean hasi aurretik.
Lanaldia handitzen joateko aukera.
Denboragaz, bazkide izateko aukera.
Zer eskatzen dugu
Euskaraz hitz egitea.
Elikagaien manipulatzaile titulua izatea.
Ordenarekin eta garbitasunarekin zorrotza izatea.
Lanerako konpromisoa eta gauza berriak ikasteko gogoa.
Gure formakuntza saioetan parte hartzea.
Ondo etorriak diren ezagutzak: ostalaritza, barista, enologia, summiller.
Zeregin nagusiak
Barran atenditu eta ondo zerbitzatu.
Lan karga handiena asteburuetan izaten da.
Kafe-makinan: espressoa zer den ulertu eta esnea egoki emultsionatzen jakin.
Garagardoetan eta ardoetan: produktuak ezagutu eta gomendatzen jakin.
Kantina zarratzeko protokoloa puntuz puntu bete.
Almazen lanak eta garbiketa lanak gauzatu.
Kultur ekitaldi edo auzolanetan lagundu.
Kurrikuluma
Euskaraz idatzitako CV bakarrik onartuko ditugu.
Idatzi nola ezagutu gaituzun, zergatik gura duzun lankide izan eta zein izan daitekeen aportatu ahal duzuna: info@talakokantina.eus

FORMAKUNTZA SAIOAK
Gure hurrengo kafe ikastaroa noiz izango den?
Idatzi mezu bat eta abisatuko zaitugu!
info@talakokantina.eus
