Talako Kantina ostalaritza proiektu txikia da, baina bere txikitik inguruan eta herrian ekarpena egin asmo duena. Espazioa mugatua da, baina irudimena ez. Itsasontzia gobernatzeko kabina hegalaria dirudi Kantinak, barra dagoen lekutik begiratuta.
Gure almazenean eta hozkailuetan dena ezin denez kabitu, elejidu egin behar da. Eta barkuari geuk esaten diogu norantz. Hau da gure aukera:
Kontzientea da gure kartako aukeraketa.
Hurreko produktuak bilatzen ditugu, ekologikoak, artisauak, bodega txikienak, kalitatezkoak, zainduak… Multinazionalen edo banaketa-enpresa handien erritmoetatik gero eta askeago. Gauza txikietan detaile handiak topatzen ditugulako.
Armosu eder bat neguko goiz hotzetan: mimoz ateratako kafea/infusioa, etxean egindako mermeladagaz eta baserriko ogi ekologikoagaz. Eguerdiko txakoliñ edo sagardo kopa, udaberriko eguzki epel gozotan. Ardo ekologikoen terroir ñabardurak deskubritzea iazko udazkeneko mahatsetan. Udako iluntzeak lagun artean, zerbeza on bat konpartitzen, arratsaldea kresaletan pasatu eta gero. Herriko arrain kontserbak, oliba oliotan bustita, edozein urtarotan.
Horrelako gauza txikietan ahalegintzen gara hobetzen, apurka, ahal dugun erritmoan: lanbidean sakontzen, produktuak ezagutzen, jakiten zer den ofrezitzen duguna, zelan komeni den gordetzea biltegian, zelan den hobeto ateratzea. Zelako eragina duen gure kontsumo ohituretan, gure kulturan, osasunean, bizimoduetan.
2015eko abuztuaren 1ean Talako Kantina hartu genuenetik, bidean asko ikasi dugu eta, onena, oraindik askoz gehiago ikasteko gogoz segitzen dugu.
ikus: #EguenSozialak