Horizontearen panoramika zabala eskaintzen digu talaia honek, herriaren goiko mandatik. Itsasoa eta zerua. Antzina ere, eguraldiaren eta kresalaren gorabeherak begiratzen zituen hemendik talaieroak.
Zeru ertzetik eguzkia irteten ikusten da, ekialdera begira baitago itsaslabarra. Urtaroz urtaro, Izaro eta Ogoño artean egiten du dantzan egunsentiak. Ipar haizeak zakar jotzen duenean, olatuek rompeolasa kolpatzen duten bitartean, bakea arnasten dugu Kantina barruko aterpean.