Terraza: oharrak

  • Hautsontziak ditugu, behar dituenarentzat: eskatu barran.
  • Tarroak ipintzen ditugu mahaietan, sastar-txikiak hor sartzeko.
  • Tarroren bat gainezka badago, abisatu barran: hustu eta berria emango dizugu.
  • EZ dago terraza zerbitzurik. Kantina barruan atendituko zaitugu.
  • Terrazan dauden edalontziak BAI jasotzen ditugu.
  • Haize handia dabilenean, kontuz kristalezko edalontziekin, bereziki kopekin.
  • Terrazako mahaiak eta aulkiak EZIN dira atera terraza eremutik.
  • Parkea zabala da eta edariekin urrunago jesartzea libre da, baina edalontziak gero bueltan ekarri behar dira: distantzia berbera dago.
  • Periodiko zaharrak dauzkagu. Eskatu, txakurren gorotzak jaso behar izanez gero.
  • Sastar ontziak eta birziklatzeko kontainerrak daude parke osoan. Erabili.
  • Zaindu Tala.